Argibideak
Prezioak
OSOA | APALDUA* | TALDEA** | 12 urte pekoak | |
---|---|---|---|---|
A PREZIOA | 8 € | 5 € | 5 € | 4 € |
B PREZIOA | 10 € | 6 € | 6 € | 4 € |
Ikuskizunen tokiak, eusko pagatuak izaten ahal dira. Horrengatik, telefonoz erreserbatu behar da 06 35 16 25 91 zenbakira deituz.
* Prezio apala: langabetuak, 12-18 urte artekoak, ikasleak, RSA hartzaileak
** Talde prezioa:Talde bat bederen 10 kidez osatua
Ikuskizunean
Ez ahantz erreserbatzea !
- Jendearen osasuna babesteko, eta aldi berean ahal bezain baldintza segurrenak eta goxoenak eskaintzeko, ikuskizunen toki kopurua mugatua da. Azkarki aholkatzen da tokiak erreserbatzea gure webgunean.
- Tokiak hartzen ahal dituzue seran den txarteldegian eta Euskal Elkargoko Turismo Bulegoetan.
- Itzal telefonoak ikuskizun denboran, artistei edo ikusleei trabarik ez egiteko.
- Guztiz aizu da (eta gomendatua ere) ikuskizunetan irri egitea eta emozioak adieraztea!
Haurrentzat:
Galdera batzuk burura jiten bazaizkizue, entsea buruan atxikitzera, ikuskizunaren ondotik pausatzeko. Ahal bezain xeheki erantzuten entseatuko gara!
Handientzat:
Ikuskizunen programazioak ttipi-ttipitik ikus daitezkeen ikuskizun anitz biltzen ditu, baina horrek ez du erran nahi haurrentzat bakarrik direnik.
Denboraldian programatzen diren ikuskizun guziak jende guzientzat dira; hori bai, aldi guziez zehazten da zer “adinetik gorako” ikusleentzat diren. Beraz, 3 urtetik gorakoak izanik ere, ikuskizunak helduen edo haur handien begiradarekin goza ditzakezue!