Kultur proiektua

Kultur proiektua

Kultura Denetan eta Denentzat!

Sortu zenetik, Euskal Elkargoak kulturaren eskumena bere gain hartzea erabaki zuen. Erabaki horren bidez, ikuskizun biziaren, irakurketa publikoaren eta arte-irakaskuntzaren arloetako kultur proiektuei laguntzeko engaiamendua hartzen du.

Lurralde bakoitzak bereganatutako jakintzaren emaitza da kultur proiektua, eta elkargoko kontseiluan 2018ko azaroaren 3an bozkatutako lau eskumenen inguruan egituratzen da:

  • Sorkuntza sostengatzea
  • Arte eta kultur heziketa
  • Arte-irakaskuntzaren garapena
  • Irakurketa publikoa sostengatzea

 

Ikuskizun biziaren proiektuak eskumenak obratzen ditu urte osoan lurraldean egindako proiektuetan.

Bere ekintza hiru ardatzen inguruan antolatzen du:

  • Hemengo eta kanpoko konpainiak errezibitzea, egonaldia hemen egin dezaten
  • Bitartekaritza, kultur ekintza eta proiektu anitzen bidez, non artearen munduak lurraldeko herritarrak kausitzen baititu
  • Ikuskizun denboraldi bat, eguneko, arratseko edo asteburuko emanaldiekin, ikasleentzat edo jende guzientzat, denentzat arrazoizkoak diren prezioetan

 

Kultur proiektua nomada da eta Euskal Elkargoaren lurraldean zabaltzen da.

Bereziki gogoko ditu topaketa eta idazketa garaikideak bultzatzen dituzten proiektuak.

Kultur proiektuan parte hartzen duten artistekin batera eraikitzen ditu bitartekaritza egitasmoak eta kultur ekintzak.

Proiektua etengabe garatzen ari da, eta bere etorkizuna tokiko egiturekin elkarlanean idazteko borondatean oinarritzen da, haien beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko gisan.

 

Partaideak

Denboraldi bakoitza partaide instituzionalen, pribatuen edo elkarteen laguntzarekin eraikitzen da.

Hala, Herriko Etxeak, medikuntza- eta gizarte-zentro eta elkarteak, zahar etxeak, ikastetxeak, mediatekak eta beste egitura anitz etengabe harremanetan jartzen dira gure langile taldeekin, lurraldean proiektuak sortzeko.

 

Gurekin zerbait antolatu nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan: culturecommunaute-paysbasque.fr

 

Euskal Elkargoak tokiko, eskualdeko, estatuko eta mugaz gaindiko hainbat saretan parte hartzen du ere, tratatzen dituen gaiei buruz gogoetatzeko eta lurraldetik kanpoko proiektuetan artistei laguntzeko.