Urte osoan, kultur ekintzek lurraldean artista eta obra anitz egotea bultzatzen dute.
Gure kultur denboraldiko funtsezko osagaiak dira.
Kultur ekintza mota desberdinak badira
ARTE ETA KULTURA HEZIKETAKO PROIEKTUAK
Arte eta Kultura Heziketa proiektuak lurraldeko kultura politikaren zutabeetarik bat dira.
Eta AKH proiektuek hiru ardatz dituzte:
- Topaketak: bi artelan ikustea
- Praktika: ikasgelan arte diziplina bat praktikatzea, artista edo profesional baten laguntzarekin
- Ezagutza: ikasgelan esperientzia horri buruz eztabaidatzea, hezkuntza ibilbidearen parte den ikuskizunaren edo tailerren ondotik
Proiektu horiek zinezko ezagutzak biltzeko parada dira.
Arte diziplina guzien inguruan antolatzen dira.
Aitzineko ikasturteko apiril edo maiatzean, irakasleak, artistak eta kultura garapeneko arduradun batek elkarrekin eraikitzen dituzte.
Arte eta Kultura Hezkuntzako proiektuak muntatzen dituzten ikastaldeek lehentasuna dute ikuskizunen ikasleendako emanaldiak erreserbatzeko, bereziki toki mugatuak direlarik.
2024 2025 denboraldiko Arte eta Kultura Heziketako proiektuak
Argibideak: Maika Laborde Zubieta // m.laborde-zubietacommunaute-paysbasque.fr
FORMAKUNTZAK
Haurtzaroko eta gaztaroko profesionalei –irakasle, animatzaile, haurtzain, gazte bulegoetako langile eta abarrei– zuzendutako topaketa- eta ikaskuntza-momentuak dira formakuntzak. Tresna praktikoez eta oinarrizko ezagutzez jabetzeko ahala ematen dute, taldea ikuskizun bat ikustera joateari sentsibilizatzeko.
Formakuntza bi alditan iragaten da:
- Lehen denbora batean, irakasleak tailer praktikoak proposatzen ditu: irakasleak tailerra aitzinetik probatzen du, ikasleei gelan proposatu baino lehen.
- Bigarren denbora batean, ikuskizunari buruzko ekarpen teorikoa ematen du, ikuskizunak lantzen duen gaiari edo ikuskizun biziaren alor bati buruzkoa.
Saioak asteazkenetan edo ostegunetan antolatzen dira, ikuskizun bat edo gehiagoren inguruan, eta saio horietan parte hartzen dute ikuskizun biziko profesionalek, pedagogia aholkulariek, artistek, irakasleek eta abarrek.
2024-2025ko formakuntzak honako ikuskizun hauen inguruan eskainiko dira :
Erakasleei zuzendutako formakuntzak :
- Txontxogilo eta Objektu-antzerki formakuntza (EUS) GURE KANOA
- Formatzaile : Eñaut Gorbea - Zurrunka Teatro
- Antzerki formakuntza - Gazteei zuzendutako antzerki idazketa (FR) NORMAN | SIMON LA GADOUILLE
- Formatzaile : Arnaud Anckaert - Theatre du Prisme
- Itzal-antzerki formakuntza (FR) L'OMBRE DES CHOSES | LA METHODE DU DR SPONGIAK
- Formatzaile : Sonia Millot eta Vincent Nadal - Les Lubies konpainia
- Arte Plastiko formakuntza (FR) M C'EST COMME AIMER
- Formatzaileak: Jean-Philippe Mercé eta artista sorpresa
Aisialdi guneetako profesionalei zuzendutatko formakuntzak :
- Antzerki iniziazio formakuntza (FR) LEXIQUE DE NOS PETITES ET GRANDES RESISTANCES | SIMON LA GADOUILLE
- Formatzaile : Claire Grimbert - Théâtre des Chimères
- Itzal-antzerki formakuntza (FR) L'OMBRE DES CHOSES | LA METHODE DU DR SPONGIAK
- Formatzaile : Sonia Millot eta Vincent Nadal - Les Lubies konpainia
Argibideak: Johanna Selinger / j.selingercommunaute-paysbasque.fr
SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK
Topaketak ikasgelan
Noiztenkako ekintza honen bidez, ikastalde bat sentsibilizatzen da ikuskizun bat ikustera joateari.
“Topaketak ikasgelan”, izenak dioen bezala, ikastetxeetan antolatzen den ekintza bat da. Orduan, arte eszenikoetan lantzen diren sorkuntza edo gai orokorragoei buruz solasean aritzen dira parte hartzaileak eta ikasleak.
Topaketa horietan, ikasleek ikuskizun bat ezagutzen dute, kultura-sektoreko lanbideak ezagutzen dituzte edo obra bat sortzeko prozesuaren etapak ulertzen dituzte. Ondorioz, emanaldi egunean, aktiboki entzuteko eta ikusi eta sentitu dutena ulertu eta aztertzeko gai dira.
Ikasgelako topaketetan emanaldi bat antola daiteke ere, ikasleei beren azterketan laguntzeko. Orduan, agertokian aipatu diren gaiak lantzen dira, sor daitezkeen galdera, zalantza edo ez ulertzeei erantzuten zaie eta gazteei beren azterketa kritikoa egiten laguntzen zaie.
Aurten, ikasgelako topaketak ikuskizun hauen inguruan antolatuko dira:
Bitartekaritzarako euskarria
Kultura-denboraldiko ikuskizun bakoitzerako, irakasleei laguntza-dosier bat eta ikasleei “ikusle gaztearen liburuxkak” eskaintzen zaizkie, obra hobeki ulertu eta aztertzen laguntzeko. Bitartekaritzarako euskarri horiek artisten asmo eta praktikak ezagutu, aipatu, ulertu eta ikertzeko ahala ematen dute, baita ikuskizun biziaren artea, ikuslearen rola eta obraren harrera emozionala aztertzeko ere.
Argibideak: Marie Bonnet / m.bonnetcommunauté-paysbasque.fr