Phauna kolektiboa

  • Instalazioa - Arte bisualak
  • Musika

PHAUNA 2015ean sortutako diziplinarteko arte-sorkuntza kolektiboa da.

Ikusizko arteen eta ikuskizun biziaren alorretan dihardu, ikerketa, ekoizpen, sorkuntza eta hedapen artistikoan. Bere helburua da sortzeko molde hibridoak dituzten diziplinarteko artistak elkartzea, eta, hartara, bere ekoizpenak zabaldu, partekatu eta sarean ezartzea beste zenbait praktika garaikiderekin.

PHAUNAren proiektuak esperimentazio artistikoko prozesu batean sartzen dira, euskarriaren perspektiba berezi batetik abiatuta, non istripua eta ustekabekoa garrantzitsuak baitira. Keinuaren esperientziak berak aztertzen ditu esperimentazioaren eta gorputzaren, esperimentazioaren eta performantziaren eta esperimentazioaren eta inprobisazioaren arteko loturak.