A QUEL PRIX

DONC Y CHOCS

  • Antzerkia
  • Adina 15 urtetik goiti
  • Hizkuntza frantsesez
  • Iraupena 70'
  • Prezioa

    Urririk

A QUEL PRIX ikuskizuna sexu lanaren alegoria bat. Biziak, ikuspegiak, legeak eta aldarrikapenak uztartzen ditu.

4 antzezlek gorputza eta ahotsa eskaintzen dituzte, sexu langileen hitz intimoak aditzera emateko.
Beren gorputzaren bidez adierazten diren emazte eta gizonen etengabeko elkartze gisako bat da hau.

Gorputz libreak ala ez libreak, lana, jendartea eta honen zauriak aipatzen ditu antzezlanak.
Gainera, prezio bat duen sexu harremana ez da ikuskizunaren gai bakarra. Prekarietatea, hautuak, poesia, intsektuen eta otsoen inbasioa ere aipatzen ditu.

Eta Simone de Beauvoir.

Banaketa:

  • Taula zuzendaria: Chantal ERMENAULT
  • Antzezleak: Laure BEZOLLES, Jérôme BENEST, Aurélie LOPEZ, Stéphanie PIN
  • Soinu teknikaria: Eddy DA COSTA FREITAS

Partaideak:

Musicalarue (40), LARURAL (33), Euskal Hirigune Elkargoa (64), BASTID'Art (47), La Troupe des Salopettes (45), Municipalité de Lège Cap Ferret (33), La Petite Populaire (33), Festival Côté Jardin (33), Cie Bougrelas (33), Dreambox Events (33)

Informazio gehiago taldeari buruz:

Gabadi - Herriko gela
larunbata 05/02/2022. 14:30

Erreserbak

06 35 16 25 91 zenbakira deituz

edo m.lefranccommunaute-paysbasque.fr mailera idatziz


Konpainiak aste bateko egonaldiaren ondotik aurkeztuko du bere antzezlana, eta aurrerapena urririk izanen da.

Baina, zer da aurrerapen bat?



Zinema-topaketa Donapaleun, DONC Y CHOCS konpainiarekin!

2022ko otsailaren 2an, konpainiak bere lanaz hitz eginen du, 20:30ean Donapaleuko Saint-Louis zinema gelan emanen den UNE FEMME DU MONDE filmaren ondotik.

Argibideak eta erreserbak Saint-Louis zinema gelaren webgunean.