Le Joueur de flûte

Compagnie Oh! Oui...

  • Antzerkia
  • Musika
  • Adina 8 urtetik goiti
  • Hizkuntza frantsesez
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    Prezio osoa: 10€ - Prezio apala: 6€ - 12 urtez pekoak: 4€

Biztanle egoistaz bete eta auzapez ohoin batek kudeatu hiri batean, arratoiak lanjeroski ugaltzen ari dira. Musikari batek bakarrik lortzen du arazoa konpontzea, bere musikarekin animaliak mendira erakartzeko ahalmena baitu. Baina, hitz eman zitzaion ordainsaria ez duenez eskuratzen, mendekatzea erabakitzen du...

Joachim Latarjetek Grimm anaien Hamelingo txirularia ipuin tradizionala egokitu eta gure mundu garaikidera ekarri du. Umore, seriostasun eta poesiaz beteriko kontakizunean, giza ergelkeriak eta ezjakintasunak sortutako makurrak salatzen ditu, eta horien aurka egiteko balio dezakeen musikaren ahalmen handia goraipatzen du.

Plano horizontal batek (batzuetan baserrialdea besteetan hiria sinbolizatzen duena) eta plano bertikal batek (bideo pantaila bat) osatutako agertokiko baliabide baten bidez, argilunez bete ikuskizuna osatu du, pertsonaien eta egoeren komikotasuna, misterioa eta alde kezkagarria nahasiz. Elkarrizketen eta Alexandra Fleischerrek interpretatutako kantuen fantasiak eta Joachim Latarjeten gitarraren eta tronboiaren soinu eta melodia xarmagarriak ederki uztartzen dira. Ipuinaren jatorrizko indarra berriz agertzen da bikote bikain honi esker. Ikuskizun egokia da haurrak liluratu, izitu, irri eginarazi eta gogoetarazteko, betiere beren interpretazioa egiteko libre utziz.

Parte hartzaileak:

  • testua, musika eta taula zuzendaritza: JOACHIM LATARJET, GRIMM anaien Hamelingo txirularia ipuinaren arabera
  • antzezleak: ALEXANDRA FLEISCHER, JOACHIM LATARJET
  • elkarlan artistikoa: YANN RICHARD
  • soinu teknikaria eta ekoizpen orokorra: TOM MENIGAULT
  • argi teknikaria: LÉANDRE GARCIA LAMOLLA
  • bideoa: JULIEN TÉPHANY, ALEXANDRE GAVRAS
  • jantziak: NATHALIE SAULNIER

Nahitaezko aipamenak:

Ekoizpena: Oh ! Oui... konpainia Koprodukzioa: Théâtre de Sartrouville et des Yvelines – Île-de-Franceko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritzaren antzerki-ekoizpenerako laguntzarekin.

Oh ! Oui… konpainiak hitzarmena sinatu du Frantziako Kultura ministerioarekin eta Île-de-Franceko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritzarekin.
Testuaren argitaratzailea: Actes Sud-Papiers, “Heyoka Jeunesse” bilduma (2020ko ekaina)

Informazio gehiago taldeari buruz:

Luhuso - Harri Xuri kulturgela
asteazkena 22/11/2023. 15:00