Track - BETEA
Compagnie La Boîte à Sel
- Objektu-antzerkia
- Musika
- 3 urtetik goiti
- Hitzik gabe
- 40'
Prezio osoa: 8€ - Prezio apala: 5€ - 12 urtez pekoak: 4€
Tren ttipiekin konektatutako soinu-objektuen antzerkia. Beatboxean ari den antzezlea. TRACK miniaturazko odisea bikaina da. Ahotsa eta anplifikazioa, zuzenean, trenbide-sare bateko bidaiari bihurtzen dira. Jarrai iezaiezue soinu-modulu hauei zirkuitu erraldoi batean.
TRACK ikuskizunean, Laurent Duprat “L.O.S.” antzezle eta beatbox kantariak, bere ahotsa erabiltzen du erritmo-kutxa gisa, eta, hala, zuzenean sortzen du trenetan sartutako soinu-begiztek gauzatutako soinu-unibertsoa. Trenak mugitzen hasten dira, eta grabatutako soinu-modulu ttipiak garraitzen dituzte. Seinaleak, trenbide-pasaguneak eta hesiak soinu konektatuko objektu-antzerki bateko ohiz kanpoko metronomo bihurtzen dira. “L.O.S.” trenbide-sare horren erdian egoten da, ikusleengandik ahal bezain hurbil. Geltoki buru, bidaiari, orratzain eta abenturazalea da. A capella eta hamar erhirekin, erraldoi delikatu honek bere mundu ñimiñoa hurbiletik zaintzen du.
Parte hartzaileak:
- Hasierako ideia: Céline Garnavault eta Thomas Sillard
- Idazketa eta taula zuzendaritza: Céline Garnavault
- Soinuen eta konektatutako objektuen sorkuntza: Thomas Sillard
- Musikaria eta antzezlea: Laurent Duprat “L.O.S.”
- Taula zuzendaritzarako laguntza: Adélaïde Poulard
- Argi-sorkuntza: Alizée Bordeau
- Soinu eta konektatutako objektuetarako laguntza: Margaux Robin
- Eraikuntza: Daniel Péraud eta Sophie Burgaud
- Eszenogriafarako elkarlana: Olivier Droux
- Mugimenduetarako laguntza: Thomas Guerry
- Jantziak: Stéfani Gicquiaud
- Garapenerako laguntza: Raphael Renaud – KINOKI
- Metalezko zirkuitua: Poitiers-eko Réaumur lizeoko galdaragintza gaitasun agiriko ikasleak
- Joskuntza: Béatrice Ferrond eta Armelle Quiniou
- Argietarako laguntza: Zélie Champeau
- Argi eta tren teknikariak (txandaka): Leslie Seuve eta Dominique Pain
- Soinu eta konektatutako objektuen teknikariak (txandaka): Thomas Sillard, Margaux Robin, Félix Mirabel eta Jean Gueudré
- Agertokiko teknikariak (txandaka): Adélaïde Poulard eta Régis Roudier
- TRACK-en sorkuntzari buruzko dokumentalaren egilea: Luka Merlet
- Argazkiak: Frédéric Desmesure
- Ekoizpen-zuzendaria: Kristina Deboudt
- Ekoizpen eta hedapen arduraduna: France Fiévet
- Ekoizpen eta hedapenerako laguntzailea eta logistika arduraduna: Jessica Bodard
- Ekoizpen orokorra: Antoine Auger
- Kontularia: Marie Rossard
- Soldatak: Marie Candélon
Nahitaezko aipamenak:
Très Tôt Théâtre, Quimpereko eszena hitzartua / Théâtre Nouvelle Génération - CDN Lyon - La Couveuse baliabidea / Théâtre Molière - Sète, Archipel de Thauko eszena nazionala - La Couveuse baliabidea / Théâtre Paris-Villette - La Couveuse baliabidea / La Tribu – Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko haur eta gazteei eskainitako koprodukzio-baliabidea / Théâtre L’Éclat - Pont Audemer / Le Tangram - Évreux-eko eszena nazionala / Carré-Colonnes-eko eszena nazionala, Bordeaux Métropole / Angulemako eszena nazionala / La Mégisserie - Saint-Junieneko eszena hitzartua / CRÉA – Kingersheim / OARA - Akitania Berriko Arte Bulegoa / IDDAC - Girondako Arte eta Kultur Garapenerako Departamendu Institutua /
DICRÉAM (sorkuntza artistiko multimedia eta numerikorako laguntza-baliabidea) / Cultures connectées - Akitania Berria Eskualdea / Cultures connectées – Akitania Berriko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritza / Akitania Berriko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritza / Pessac hiriko kultura zerbitzua
TRACK IKUSKIZUNAK BI PROIEKTU-DEIALDI IRABAZI DITU:
- La Couveuse – lehen haurtzaroari eskainitako eszena-idazketa berriak sostengatzeko plataforma, honako hauek sustaturik: Théâtre Nouvelle Génération - CDN Lyon, Théâtre Molière Sète (eszena nazionala) eta Théâtre Paris-Villette
- La Tribu - haur eta gazteei eskainitako koprodukziorako baliabidea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean.
Informazio gehiago taldeari buruz:
igandea 14/01/2024. 10:30