Euskarazko eta Okzitaniera-gaskoizko adierazpen artistikoa
Ondorioz, urte guziz, toki ezberdinetako konpanien harrera antolatua da, hala nola egonaldi artistikoen bidez edota lurraldean gaindi antolatutako ikusgarri hedapenen bidez. 2024-2025 urtean zehar, Euskal Hirigune Elkargoak konpainia hauek sustengatzen ditu :
- ATX Teatroa (Bizkaia) Marmarra antzerkiaren sorkuntzarako,
- Comme une hirondelle konpainia (Lapurdi) Cosina’m ua istoria antzerkiaren gaskoizko egokitzapenerako,
- Kamikaz Kolektiboa (Gipuzkoa) Renata antzerkiaren sorkuntzarako,
- Artedrama (Bizkaia) Miñan antzerkiaren sorkuntzarako,
- Horman Poster (Bizkaia) Rikardo III eta ni antzerkiaren sorkuntzarako,
- Mar Mar Teatro (Bizkaia) Arrainak bihotzean antzerkiaren hedapenerako,
- Tian Gombau (Catalunya) Harriz Harri antzerkiaren hedapenerako,
- Zurrunka Teatro (Araba) Gure kanoa antzerkiaren hedapenerako,
- Itzuli & 13R3P konpaniak (Baiona) Metalaren ahoa antzerkiaren sorkuntzarako eta hedapenerako,
- Infinito taldea Promesarik txikiena antzerkiaren sorkuntzarako,
- La compagnie des Syrtes (Lapurdi) Emekiro ikusgarriaren euskarazko egokitzapenerako