Nahia eta Oihanekin topaketa

Nor zira? Zer egiten duzu? Eta zergatik?

Denboraldiko artistekin topaketak, kultura sortzaileen ikuspundutik deskubritzeko.

 

Abenduaren 4an, Azkainen, Musik'haria konpainiak bere ipuin musikala aurkezten du. Papogorri deitzen da eta euskaraz da.

Nahia Robles Arranguiz eta Oihan Delavignek aipatzen dute haien lana elkarrizketa ttipi honnetan.

Nor?

 

Papogorri Musik’haria konpainiaren sorkuntza da Naia Robles Arranguiz eta Oihan Delavigne en eskuetatatik.

Naia Robles Arranguiz kondalari, idazle eta marrazla da eta Oihan Delavigne soinu eta argi sortzaile, idazle eta teknikaria da.

Zer?

 

Papogorri ikusgarria, ipuin musikal bat da, zentzumen eta soinu esperientzia berri bat ttikiei et heldu ttikiei zuzendua.

Baso baten erdian, oso haserre dagoen txori baten abestia entzuten da: Papogorri oso haserre da !

Norbaitek arroltze erraldoi bat jarri berri du bere habian.

Nor izan da?

Basoaren bidea hartzen du egilea aurkitzeko ! Bere ondoko auzoak ezagutuko ditu, aurkituko ote du erruduna ?

 

Zergatik landu duzu gai hori?

 

Ipuin hori sortu dugu zentzumen eta soinu esperientzia berri bat ttikienekin partekatzeko. Esperientzi sentsorial berri bat, soinuekin jolastuz, ipuinaren alegiazko mundura sartzeko. 

Euskara ezagutu eta garatu, haurrek beraien esperientziak biderka ditzaten eta euskal hiztunekin dituzten topaketak dibertsifikatzeko.

Haurrei entzumen aktiboa, arreta, ulermena, soinuaren ezagutza eta irudimena garatzeko aukera emateko

Istorio dibertigarri , absurdoa izanez, desberdintasunaren onartzeari buruzko hausnarketa bat proposatu nahi diegu.

Xehetasun gehiago