TRAVESIA: mugaz gaindiko batasunak indarra ematen du!

[  ] Compagnie la Barque Acide (c) Thomas Mathieu Bertrand

Euskal Elkargoak Travesia sarean parte hartzen du. Sare horrek zirkuaren arloan jalgitzen ari diren artistei laguntzen die.

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) ere finantzatzen duen Travesia mugaz gaindiko proiektuaren partaide nagusiak, hau da, La Central del Circ, Bilboko Udala, Transversal, Occitanie en Scène, Université de Toulouse, La Grainerie, la Ville d’Ax Les Thermes eta Euskal Hirigune Elkargoa, urtarril hondarrean bildu ziren, Balman.

 

Hauek izan ziren topaketaren helburuak:

  • proiektuko eragileen artean (partaideak, partaide asoziatuak eta artistak) harremanak sortzea,
  • proiektuaren zenbait baliabideren bidez (sorkuntzarako dirulaguntza, formakuntzan laguntzea) lagundutako 13 konpainia lantzen ari diren ikuskizun berriak ezagutzea

 

Egitarauan:

  • proiektu artistikoen aurkezpena,
  • talde artistikoak eta parte-hartzaileak talde ttipietan bildu dituzten laguntza ibilbideen eraikuntzari buruzko tailer eta topaketak.

 

Hala, 70 pertsona inguruk bildu, solastatu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten, denek zorrozki errespetatu zuten osasun-protokoloaren arabera.

2022ko ekainean proiektua bukatu baino lehen, beste topaketa batzuk antolatzeko asmoa finkatu zen.

Gero jarraikiko...

 

Argibide gehiago: