Bruitquicourt kia

  • Antzerkia

2003tik, Bruitquicourt konpainiak ikuskizun biziak ekoizten, hedatzen eta sortzen ditu. Luc Miglietta artista antzerkilari eta pailazo autodidakta da konpainiaren akuilatzailea, Estelle Sabatier antzerkilariaren laguntzarekin.

Ikuskizun atipikoak sortzen dituen eta bere ideiak idazketa burlesko, zentzugabe eta irrigarritik jalgitzen dituen arte-mugimendu alternatibotzat dauka bere burua konpainiak. Jostatzeko eta antzerki-esperientziarako duen tirriak ohiko muga tekniko eta artistikoetatik urrun bultzatzen du eta alde guzietara sortzeko askatasuna ematen dio, dela antzerkirako, dela ikusle gazteentzat edo dela karrikako antzerkirako, jakinez, betiere, ikusgarriaren oinarria giza emozioan dagoela.

Denboraldia