Collectif a.a.O

  • Dantza
  • Instalazioa - Arte bisualak

Collectif a.a.O Bordelen plantatua da. Dantza garaikideko eta arte bisualen konpainia honek Carole Vergne eta Hugo Dayot-en ikerketa artistikoa sustatzen du; izan ere, 2010az geroztik, bi hauek dantzaren, performantziaren eta arte-instalazioaren arteko alor anitzeko lan koreografikoak eta bisualak sortzen dituzte.

Elkarrekin, zalantzan jartzen dute sorkuntza grafiko eta digitalak mugimenduaren idazketan duen zeregin espezifikoa, eta hainbat adierazpideren eraginak eta harremanak aztertzen dituzte gorputz- eta koreografia-ikerketa berezi baten bidez.

Irudiaren eta bideoaren espekulazio-propietateen erabilpen abilaren aldekoak dira, eta keinuen eta arrasto apainen unibertsoa garatzen dute, dantza eta gorputza, irudia eta animazio-zinema uztartzen dituztenak, irudimenen zirkulazioari irekitako esperientzia sentibera eta poetikoa proposatzeko.

Haur eta gazteei zuzendutako sorkuntza aparteko alor artistikoa dela uste dute Carole Vergne eta Hugo Dayotek, eta, 2016tik, haur eta gazteei zuzendutako gogoeta espezifiko bati ekin diote. Egun, alor honetara bideratzen dituzte xede eta ikerketa artistiko guziak.

Gainera, a.a.O kolektiboak bitartekaritza-proiektu bereziak garatzen ditu, bere ikuskizunetako giro plastiko eta koreografikoen inguruan. Ibilbide artistiko bereziak proposatzen ditu ere, eta haurrekin eta ingurukoekin lanean aritzen da haiei ulermen tresnak emateko eta haiek irudimena eta sormena adierazteko.

2019tik, Carole Vergne eta Hugo Dayot Saint-Barthélemy d’Anjou herriko Théâtre de l’hôtel de ville antzokiko artista asoziatuak dira.


Kideak:

  • Carole Vergne
  • Hugo Dayot

Denboraldia