Compagnie des vents et marées
Antzerkia
Errealaren eta fikzioaren artean, gure ikuspegi artistikoa lurralde-proiektuen inguruan egituratua da. Bestea ezagutzeko eta galdekatzeko kuriostasuna eta gogoa dira konpainiaren akuilatzaile nagusiak. Landutako gaiak errealitatean oinarritzen dira. Ikuslea aktiboa da eta kolaboratzaile artistiko bihurtzen da: elkarrekin lan egiteak, artista eta ikusle kolaboratzaileak eramaten ditu esperientzia bat partekatzera, elkarrekin galderak egitera eta idazketa komun bat bilatzera. Konpainiaren lehengaia topaketetatik, bilketetatik, kontakizun intimoetatik eta ikerketa dokumentatuetatik jalgitzen da.
Non hasten da fikzioa eta non gelditzen da errealitatea?
Hari horren gainean oreka atxikiz eta diziplina anitzeko ikuskizunak, ibilaldiak eta instalazioak eskainiz, konpainiaren helburua da errealitateari buruz galdezka ari izatea eta egunerokoa poesiaz berriz asmatzea.
Kideak:
- Alexia Papantchev – Artistiko zuzendaria
- Imanol Espinazo – Artistiko zuzendaria
Denboraldia
Webgunea: www.cieventsetmarees.com
Cartographie des mémoires ikusgarriaren webgunea: www.cartographiedesmemoires.com