Compagnie Fracas

  • Musika
  • Idazketa
  • Instalazioa - Arte bisualak

FRACAS konpainia 1997an sortu zen, eta Sebastien Capazza, Roland Bourbon eta Frédérik Cazaux musikariek osatzen dute. Hiru artistez gainera, talde teknikoak eta elkarteko bulegoak proiektua gauzatzen laguntzen dute.

Konpainia Bordelen plantatua da.

Musika-ikuskizunak sortzen ditu, beste alor artistiko batzuk ere nahastuz –antzerkia, marrazketa, proiekzioa–, jende guzientzat eta haur eta gazteentzat.

Konpainiako kideek jende guziendako tailerrak animatzen dituzte ere.

 

Kideak:

Roland Bourbon, Sebastien Capazza eta Frédérik Cazaux: bata bestearen osagarri diren hiru pertsona, bai gizaki gisa, bai musikari gisa.

Ikuskizun horiek sortzeko eta, beraz, musikarekin libertitu ahal izateko, hirukotearen armarik onenak kemena, engaiamendua osoa eta esperientzia artistiko handia dira.

Roland Bourbon

Danbor eta burdineria joilea da, era guzietako probokatzailea... Proiektu artistiko eta antzerki anitz zuzendu ditu eta beste artista askorekin elkarlanean ari izan da.

Zuzeneko musikaria da, antzerki, dantza garaikide eta irakurraldietan.

Sebastien Capazza

Saxofoi joilea eta gitarrista da, baina beste musika tresna batzuen jotzera entseatzen da ere. Free music eta rock'n’roll eszenetan ausarki ibilia da. Emaitza: diskografia aberatsa, askotarikoa eta herrikoia.

Frédérik Cazaux

Musikari eta informatikaria da. Soinu arras bereziak sortzen ditu, berdingabeko sintetizadoreekin. Anamorphose eta Translation konpainientzat ere lan egiten du.

François Mary: hedapenaren arduraduna