Hendrick Van Der Zee konpainia

  • Antzerkia

Hendrick Van der Zee konpainiak sorkuntza, ikerketa eta garapen artistiko eta kulturalak sustatzen ditu. Konpainiak hastapenetik helburu bera mantendu du, hau da, kultura komun zorrotz eta herrikoiaren alde lan egitea.

HVDZ konpainiak bere ingurune hurbiletik, Lens eta Liévingo bidegurutzean dauden meatze hirietatik hedatzen ditu bere proiektuak, eta, handik, urrunago ere, eskualdean, estatuan edo atzerrian.

“Ikerketa artistikoak, kultur ekintza eta engaiamendu militantea” bateratu nahian, konpainia entzute- eta lotura-lanean ari da buru belarri. Bere inguruko mundua zalantzan jartzen du eta galdekatzen du arteak jendartean duen lekua. Bizi kontakizunei, memoriari edo langileen kulturari buruzko lanek konpainiaren idazketa eta mezua elikatzen dituzte. Arlo artistikoak nahastea da konpainia ezaugarritzen duen beste zerbait. Hala, antzerkiaren, zirkuaren, dantzaren, bideoaren edo arte plastikoen munduko artistekin lan egiten du. Guy Alloucherie zuzendariak esperimentuak egiten ditu, keinuaren eta hitzaren, engaiamendu fisikoaren eta militantearen arteko oreka estetikoa lortzeko.

“Gaubeilak dira, ene ustez, konpainiaren nortasuna moldatzen dutenak. Etengabe kanbiatzen den zerbait da, orduan denbora guzian jendea gurutzatzen baita. Herrietako potretak, horren ondorio zuzenak dira… Xedea da munduarekin eta jendartearekin ditugun harremanak galdekatzea, hiri handien nahasmenduetarik urrun”. Guy Alloucherie

Kideak:

  • Zuzendari artistikoa: Guy Alloucherie
  • Administrazailea: Gilbert Pouille

Denboraldia

Webgunea: www.hvdz.org/blog