Itzuli eta 13R3P konpainiak

  • Antzerkia

Maryse Urrutyk sortu eta zuzendutako antzerki konpainia da Itzuli, Baionan egoitza duena.

Bere sorkuntzez gain, publiko guztientzako tailerrak, emanaldiak eta bestelako antzerki moduak eskaintzen ditu konpainiak.

Konpainiaren ikuskizunek begirada dibertigarria eta kritikoa eramaten dute bizi garen gizartera. Noizean behin, frantsesezko edota euskarazko ekoizpenetan aritzen da, hala nola Erbestealdien Bulegoa, Behin Bazen Internet edo Adrienne Bergson Johnsonen emanaldi kantatuen bitartez. 

Artista parte hartzaileak 

Maryse Urruty – idazkera eta interpretazioa

Élodie Darquié – idazkera eta diseinu numerikoa

Marie Langlois – bideo sorkuntza eta eszenografia

Mathias Goyheneche – zuzendaritza teknikoa

Arnaud Sauvage – eraikuntza

Naia Holbrook – ekoizpena

Denboraldia