L'Oublié(e) konpainia

  • Zirkua
  • Dantza

2012an sortu zen L’Oubliée. Raphaëlle Boitel taula zuzendari eta koreografoak zuzentzen du konpainia. Zirkuko arteetan du jatorria, eta antzerkia, dantza, ikusizko arteak eta zinema ere lantzen ditu.

Hizkuntza koreografiko eta akrobatikoa sortzen du, interpreteen eta prozesu mental edo instintiboen arteko harremanean oinarritua. Hori eszenaren 3 dimentsioetan oinarritutako ikusizko munduan islatzen da, pintura artean eta zineman inspiraturik. Ikuskizunetako musika ere ontzen du konpainiak.

Gai berak jorratzen ditu behin eta berriz: elkartasuna, tema, animaltasuna, giza harremanak, engaiamendua, graziazko uneak, laxatzea, nork bere mugak gainditzea…