Compagnie Volubilis

  • Dantza

2006an sortu zen Volubilis konpainia. Hasieratik, lurralde desberdinak ikertzea erabaki zuen. Izan ere, ezusteko edo ezohiko lekuak dira bere xede koreografikoa elikatzen dutenak.

Hamabost urte hauetan sortutako ikuskizunei esker, leku anitz bisitatu ahal izan ditu, hala nola merkatuak, etxe eta hiriko hotelen aitzinaldeak, karrikak, saltegietako erakusleihoak, museoak eta ikuskizun-aretoak.

Barnearen eta kanpoaren arteko dikotomiaren gaia ez zuen nehoiz hala planteatu. Ikuskizun batzuek beren lekua aurkitu dute eremu publikoan eta beste batzuek aretoetan. Gaiak eta gaien tratamendua izan da konpainiaren ikuskizunak biziarazi dituztenak.

Konpainiak Panique Au Dancing festibala sortu zuen Niorten, 2015ean. Bi urtean behin, hogei bat konpainia gomitatzen ditu. Bere proiektu artistikoaren parte da. Festibal hori asmakizun, laborategi eta sormen iturri da. Gertakari horrek aukera ematen du dantza hiri baten heinean irudikatzeko eta ahalik eta jende gehienari aurkezteko.

Arte plastikariak eta xitxuketariak (eta noiztenkako dantzariak!)

Dantzariak

  • Christian Lanes
  • Agnès Pelletier
  • Vincent Curdy
  • Solene Cerutti
  • Yann Nedelec
  • Lisa Guerrero
  • Raphael Dupin
  • Virginie Garcia
  • Eloise Deschemin
  • Mathieu Sinault
  • Odile Azagury
  • Danseurs de passage:
  • Théo Le bruman
  • Martina Musilova

Antzezlariak (eta noiztenkako dantzariak!)

  • Cyril Cottron
  • Pascal Rome
  • Musiciens
  • Yann Servoz
  • Freddy Boisliveau
  • Vincent Petit

Teknikalariak

  • Guenael Grignon
  • Raphael Guitton

Margolari eta xitxuketariak (eta noiztenkako dantzariak!)

  • Phano Benhalal
  • Julien Lett

Jantziak

  • Cathy Sardi

Grafistak

  • Tezzer
  • Matthieu Vieillot
  • Julien Taureau