Dantzaz

  • Dantza

2002az geroztik, Donostian plantatua da Dantzaz konpainia. Koreografia sortu eta ekoizteko zentroa da ere. Gainera, dantzariak, koreografoak eta kultura alorreko biharko profesionalak (teknikariak, jantzi egileak, ekoizpen arduradunak...) profesionalizatzeko lanean ari da. Orain arte, hogei herrialde baino gehiagotako 130 dantzari izan dira Dantzaz konpainiako kide, eta haietarik anitz nazioarteko konpainia hoberenetan ari dira orain.

Koreografo berriei –hala nola Martin Harriagueri– gogoetatu eta sortzeko baliabide ezin hobeak eskaintzeaz gain, tokiko eta nazioarteko sortzaileekin lan egiten du Dantzazek, eta eskualdean bitartekaritza eta hedapen lan handia egiten du ere.

Denboraldia