ELEKA

  • Ipuina
  • Musika

Eleka euskarazko ipuin kondalari konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea, ber tirriak zituzten bi artista elgarretaraziz. Funtsean, harek zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu.

Ikusiz euskal kondalaritzan eskaintza eskasa zela, Kattalin Sallaberryk eta Jokin Iruingarayek alor horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez bai eta ere antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten.

Azken 15 urteetan Eleka konpainiak Euskal Herriko eszenatoki ugari eta ezberdinetan, antzoki, mediateka, eskola, eta abar… beren “Elekaren ipuin sortak” eskaini dituzte aldi bakotx ipuin desberdinak landuz eta beren errepertorioa aberastuz.

2010ean, Txomin Heguy antzerkilariaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizun eraikiagoa eta teatralagoa sortu dute. Lau urtez Euskal Herriko zazpi probintzietan aurkeztu ondoan berriz ipuin sorta simpleago batzuetarat itzuli dira.

2019an, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko disko doblea argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien 15 ipuin musikatuez osatua da.

Membres :

  • Kattalin Salaberry
  • Maika Etchekopar
  • Jokin Irungarai
  • Battit Halsouet