Graine de vie konpainia

  • Txotxongiloak
  • Antzerkia
  • Dantza

Emozioa eta irakurketa-mailen aniztasuna lehenesten dituzte Graine de Vie konpainiaren ikuskizunek. Karrikarako eta aretorako pentsatuak dira eta eklektiko eta berritzaileak dira teknikari dagokionez. Txotxongiloaren eta antzezlearen gorputzaren arteko harremana ikertzen dute, azken honen indar animista aztertzen dute eta umore eta poesia hunki abilak ematen dituzte.

Hamar urtez helduendako ikuskizunak sortu ondoan, Laurie Cannacek Ilka Schönbein ezagutu zuen 2018an, eta elkarrekin sortu zituzten 8 urtez goitiko haurrendako bi ikuskizun –Faim de loup eta Queue de Poissonne– eta 6 urtez goitikoendako JeveuxJeveuxJeveux ikuskizuna. Laurie Cannacen lanak aztertzen du txotxongiloaren berezko gaitasunetarik bat: haurraren baitan eraikitzen ari den helduarekin eta helduaren baitan lo dagoen haurrarekin hitz egin ahal izatea.

Kideak

  • Laurie Cannac

Denboraldia