Hecho en casa
- Antzerkia
- Dantza
- Musika
Hecho en Casa antzerki konpainia 2005ean sortu zuten artista frantses eta txiletar batzuek.
Angelun finkatua den konpainiak munduari eta honen mugimenduei buruzko gogoetak egiten ditu, antzerkiaren bidez behako berezia eta poetikoa eskainiz.
Batez ere Akitania Berrian egiten du lan, baina, 2015etik goiti, Frantziako Estatu osoan ere badu distira, bereziki Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen ikuskizunari esker.
Konpainiak Europan (Suitza, Espainia, Alemania), Latinoamerikan (Txile eta Mexiko) eta Asian (Txina) ere jokatzen du batzuetan.
Bere jarduera nagusiak ikuskizunak sortu eta hedatzea, antzerki formakuntza eta bitartekaritza dira. Bere proiektuak hainbat diziplinaren arabera antolatzen dira, hala nola antzerkia, arte plastikoak, bideoa, musika, dantza eta karrikako arteak.
Idazketa garaikideak gustukoak ditu. Eta bere jarduerak eta sorkuntzak nagusiki haurrei, gazteei eta familiei zuzentzen dizkie, baina ez haiei bakarrik.
Konpainiaren aurkezpena :
- Zuzendari artistikoa : Hervé Estebeteguy
- Zuzendari artistiko laguntzailea : Viviana Souza
- Administrazioa : Coralie Blain
- Zabaltzea : Jean-Yves Ostro
- Partaidetza artistikoa : Diane Lefébure, Camille Duchesne, Mélanie Viñolo.