Jour de fête konpainia
- Antzerkia
Jour de Fête konpainia Euskal Herrian sortu zen, 2014an. Antzerki konpainia bat da, eta artistak biltzen ditu eremu publikoan sortu eta aurkeztutako arte-proiektuen inguruan.
Mendia, zelai zabal-zabalak, ibaiak, itsasbazterrak, herriko plazak edo Erdi Aroko harresiak dira konpainiaren jokaleku gogokoenak.
Naturgune handiak bilatzen ditu beraz, ikusleen begirada urrunera zabaltzeko eta ustekabekoari bide emateko.
Eremu publikoan –agertokian, karriketan edo izadian–, etengabe bilatzen du ikusleekiko harremana berriz asmatzea eta antzerki ulerterraza eta ludikoa egitea, betiere testu eta xede baten zorroztasuna mantenduz.
Ikuspegi horretatik, Jour de Fête erregularki aritzen da idazketa-prozesuetan, idazleekin elkarlanak eginez edo lurralde-proiektuetan herritarren hitza bilduz.
Jour de Fête konpainiak gustukoa du ere transmititzea. Konpainiaren nortasun artistikoarekin eta hiztegiarekin zerikusia duten zenbait formakuntza proiektutan aritzen da, hala nola antzerki-koruaren inguruko lanean. Kantatua, mintzatua edo dantzatua izanik ere, abesbatza beti presente dago konpainiaren sorkuntzetan. Konpainiak indar kolektiboan sinesten du, artista talde handiak atsegin eta bultzatzen ditu. Beste konpainia profesional edo amaturrek ere parte hartzen dute Jour de Fête-n sorkuntza prozesuetan. 2017az geroztik, Paueko Carnaval Biarnès ihauterietako antzerki zuzendaritza artistikoan parte hartzen du; Frantziako 5 ihauteri handienetarik bat da hura, eta hango hizkuntza nagusia okzitaniera da. Konpainiak, sortu zenetik, hizkuntzen inguruko egiazko dinamika sustatzen du bere ikuskizun bakoitzean edo formakuntza ekintzetan: euskara, gaztelera, okzitaniera, italiera, frantsesa... Denendako antzerkia, hainbat hizkuntzatan; ez libertitzeko soilik, besteekin partekatzeko ere. Hau baita gogo biziz eta jakin-minez antolatzen den bestaren xedea, arreta handiz prestatzen dena, harrera ahalik eta ederrena eta eskuzabalena izan dadin, memento hau elkarrekin ospatzeko eta elkar agurtzea pixka bat zaila izateko. Bizia besta bat da…
Kideak:
- Ludovic Estebeteguy
- Alaia Berhonde
- Charlotte Maingé
- Fran Dussourd
- Agathe Eurvin
- Claire Berard