La Compagnie de Louise
- Antzerkia
La Compagnie de Louise konpainia 1901eko legearen araberako elkartea da. Ikuskizun biziak ekoitzi eta zabaltzea du helburu.
Odile Grosset-Grange antzezle eta taula zuzendariak sortu zuen, 2013an. Haur eta gazteei zuzendu hiru ikuskizun sortu ditu, eta ikuskizun-aretoetan edo beste edozein lekutan eman ditzake.
Allez, Ollie… à l’eau ! izeneko konpainiaren lehen ikuskizuna Mike Kennyk idatzi eta Odile Grosset-Grangek zuzendu zuen; Cornegidouille festibalean sortu zen, Chartresen, 2014ko martxoan. Gaur arte, orotara 40.000 ikusle bildu ditu, 215 emanalditan.
Le Garçon à la valise izeneko konpainiaren bigarren ikuskizuna Mike Kennyk idatzi eta Odile Grosset-Grangek zuzendu zuten hura ere; La Coursive Arroxelako Eszena Nazionalean sortu zen, 2016ko azaroaren 7an. 2018-2019ko denboraldiaren bukaeran, 155 aldiz aurkeztu zen.
Jimmy et ses soeurs izeneko konpainiaren hirugarren ikuskizuna Mike Kennyk idatzi eta Odile Grosset-Grangek zuzendu zuten berriz ere; Lillersen (62) sortu zen, 2019ko martxoaren 26an, Comédie de Béthune – CDN des Hauts de France antzokiaren egitarauaren barnean.
2021eko otsailaren 22an, La Compagnie de Louise konpainiaren Et puis on a sauté ! izeneko azken sorkuntza estreinatu zen Rochefort hiriko Théâtre de La Coupe d’Or antzokian. Izan ere, Odile Grosset-Grange artista antzoki hartako artista asoziatua da. Ikuskizun berri hau Pauline Salesi eginiko idazketa eskaera bat da, burasoen falta izatearen gaiari buruzkoa.
La Compagnie de Louise konpainiak erregularki garatzen duen beste jarduera arte eta kultur heziketa da, bere molde guzietan.
Denboraldia
Webgunea: https://www.lacompagniedelouise.fr/