Une Hirondelle Compagnie

  • Antzerkia
  • Objektu-antzerkia
  • Musika

Une Hirondelle konpainia 2018an sortu zen, Sophie Kastelnik artista antzerkilari eta musikariaren sorkuntza artistikoei eta proiektu kulturalei bide emateko.

Ainara hura, Sophie da. Txoriak bezala, bere sorkuntzen bidez udaberri giroa ekarri nahi du, amets eginarazi eta arin sentiarazi.
Antzerkiaren bidez, eta bere joko partaide diren txotxongiloen edo objektu-antzerkiaren bidez, baina baita musikaren eta kantuaren bidez ere, munduaz duen ikuspegi poetikoa eta batzuetan irrigarria kontatu eta partekatzen du.
Gaur egun, haurrak eta gazteak ditu jomuga, batez ere hauskortasunaz, inozentziaz eta bizi osoan sentitzen dugun nostalgiaz hitz egiteko.
Istorioak ametsak eraikitzeko adreilu ttipiak diren bezala, gure ainarak habia eraikitzen du gure eguneroko gertakari xumeen hariarekin. Hola, gure irudimena pizten du.

2018an plazaratu zen Cuisine-moi une histoire (Presta iezadazu ipuin bat) konpainiaren lehen sorkuntza; 2020an, aldiz, bigarrena: Ma couverture et moi(Ene estalkia eta ni).

Kideak

  • Sophie Kastelnik (comédienne)
  • Simon Kastelnik (Musicien)
  • Julien Délignières (Régie technique)
  • Caroline Galin (Administration de production)

Denboraldia