Le Petit Théâtre de Pain

  • Antzerkia

Le Petit Théâtre de Pain 1994an sortu zen, Euskal Herrian. 13 pertsonak osatzen dute konpainia: 8 artista, 2 teknikari eta 3 administrarik. Horietako bakoitza konpainiaren ezagutza teknikoen, historia artistikoaren eta giza historia partekatuaren zaintzailea da. Lankidetza-printzipio baten gainean eraikia den konpainiak molde kolektiboan hartzen ditu erabaki artistiko edo estrategiko guziak. Era berean, gustuko du ikuskizun batetik bestera taula zuzendariak txandakatzea, proposamenak proiektu komunaren zerbitzura ezartzea eta ikuskizun bakoitzari egokitutako banaketa egitea.

Ikuskizunen sorkuntza da bere jardueraren funtsa, bai aretoetan, bai eremu publikoan. Askotariko lurralde eta publikoak hunkitzen ditu, tokikoak, eskualdekoak eta estatukoak.

Badu hamar bat urte konpainiak sorkuntza-prozesuan hastapenetik parte hartzen duten idazleekin elkarlanean idazten dituela bere ikuskizunak.

Le Petit Théâtre de Pain antzerki herrikoi eta puntakoa defendatzen du. Obrak taldean ontzen ditu eta gure garaiko gizon-emazteen kezkak islatzen ditu.

Kideak:

13 pertsona:

  • 8 artista 
  • 2 teknikari
  • 3 bulego lankide

Denboraldia