Rouge Elea

  • Antzerkia
  • Zirkua

Rouge Elea 2003an hasi zen, zirkuaren bidez. Ordutik, dantza eta hitzak ere gehitu dizkio bere adierazpideari. Lekuen ikerketen, jendeen arteko topaketen eta soinu bildumen prozesu iraunkor batetik ateratzen du bere materia. 2014az geroztik, Euskal Herrian finkatua da konpainia. Mugaz gaindiko talde artistikoa da, hizkuntza bat baino gehiagotan idazten trebea. Hau da bere obren funtsa.

Konpainiak eremu publikorako ikuskizunak sortzen ditu, eta gogokoen ditu zuhaitzak eta naturaguneak. Corine Cella zirku artista eta idazlea eta Ander Fernandez Jauregui musikari eta sortzaileak osatzen dute konpainia, baina arlo guzietako beste kolaboratzaile batzuekin elkarlanean ari dira ere. Tirabira emankor horietatik aberasten duten beren mundu berezia. Gogotsu, obra hunkigarriak sortzen dituzte; haientzat noski, baina espero dute besteentzat ere hala izatea.

Kideak

  • Corinne Cella
  • Ander Fernandez

Denboraldia