Stéphane Jaubertie

  • Idazketa

Stéphane Jaubertie antzerkigilea Périgueux hirian sortu zen. Lehenik, aktore izateko formakuntza jaso zuen. 2004an hasi zen haurrei eta helduei zuzendutako testuak idazten. 2006tik 2013ra, Stéphane Jaubertie Lyongo Théâtre Nouvelle Génération – CDN antzerkiari lotutako autorea izan zen. Bere testu guziak Editions Théâtrales argitaletxeak plazaratzen ditu gazteen eta helduen bildumetan, eta badu hamar urte Frantziako bazter guzietan jokatzen direla. Horren adibide dira Entre les gouttes konpainiak aurkezten dituen Laughton eta Livère ikuskizunak edo Le Petit Théâtre de Pain konpainiak aurkezten duen Boxon(s) ikuskizuna, hiruak Euskal Herrian eman direlarik.

Badu dozena bat urte Stéphane Jaubertie Frantziako antzerki publikoaren egile bizidun interpretatuenetako bat dela.

Antzerkigilea izateaz gain, aktorea ere bada. Gainera, “idazketa dinamikoko” tailerrak antolatzen ditu, haur eta helduentzat. Azkenik, Sorbonne nouvelle – Paris 3 unibertsitatean idazketa sortzaileari buruzko klaseak ematen ditu.

Denboraldia