Théâtre des Chimères
- Antzerkia
1979an sortu zen Le Théâtre des Chimères. 1995ean, Biarritzeko “Les découvertes” izeneko lekuan plantatu zen.
Konpainia profesionalak ikuskizunak sortzen ditu, transmisio-lanak egiten, eta hemengo eta mugaz gaindiko konpainiei harrera egiten die bertan egonaldiak egin ditzaten. Lan tresna eta esperientzia artistikoak partekatzea du helburu.
“Les découvertes” arte-fabrika eta elkargune bat da. Alde batetik, konpainiaren lantokia da, bere jarduera guzia antolatzeko gune zentrala. Eta, bestetik, amatur eta profesionalek erabil dezaketen baliabide-zentroa da.