Yarleku Antzerkia

  • Antzerkia

Yarleku konpainia 2003an sortu zen, gizarte eta hezkuntzari lotutako ikuskizunak sortzeko asmoz, antzerkiaren ikuspegi plastikotik abiatuta eta balioen transmisioa ardatz hartuta.

Publikoa inplikatuta eta identifikatuta senti dadin bilatzen dugu. Egunerokotasuneko gaiak zein gizartean errotuta dauden arazoak islatzen ditugu istorio ezberdinen bidez. Guztia modu hezitzailean kontatzen saiatzen gara, esan bezala, balioak transmitituz.

Konpainiak hainbat alderdi artistiko eta sortzailetan eboluzionatu du, eta arte eszenikoen arlo ezberdinetan esperientzia bildu du. Kaleko ikuskizunak (ibiltariak eta estatikoak) zein aretokoak ekoizten ditugu.

Kideak: 

  • Eva Azpilikueta Martinez, antzezlea
  • Laura Villanueva Arteaga, antzezlea
  • David Lainez Aguirre, teknikalari eta ekoizpen kargoduna

Denboraldia