Zurrunka Teatro

  • Txotxongiloak
  • Antzerkia

2008an sortu zen Zurrunka Teatro Nafarroan, baina urte gutxira taldea Gasteizen finkatu zen. Konpainiak hainbat pertsona eta eragilerenkolaborazio anitzak izan ditu..

Ordudanik antzerki joera ezberdinak landu dituen arren, gaur egun Arabako eszenan txontxongiloak eta itzal antzerkian espezializatua dagoen konpainia da. Arte disziplina anitzetaz baliatuz eta ikuspuntu kritikoaz, gizartearen arazo eta zailtasunen ispilu eta adierazle izatearen konpromisoa izan du beti helburu eta abiapuntu.

Konpainiak ekoiztutako ikuskizunak: “Karakolaren gaua”, “Erraldoi Bihotzgabea”, “Iraungorriko Marimiri”, “Kirikiñolandiako Titiriteroak”, “AC-NUN, un ciprés en un desierto” , “Aquí estás mejor”, “Aioko”, “Ruta 1492”, “Ctrl Alt Supr”, Gure Kanoa” eta “Birakolore”.

Horrez gain, itzal-titere laborategiak eskaintzen ditu, itzal-antzerkian etengabe ikertuz eta teknika hau gizarteari zabalduz.

Konpainiako kideak

  • Eñaut Gorbea
  • Odei Arregi
  • Amaia Garrosa

Denboraldia