Artistak eta lurraldea

Artistak eta lurraldea

 

Urte osoan, Euskal Elkargoak artistei parada ematen die lurraldearekin harremanetan jartzeko.

 

Artea praktikatzeko tailerrak antolatuz edo kultur guneetan ikuskizunak aurkeztuz, sorkuntza artistikoa present da herritar ororen bizian.

Hona hemen azken asteetan lurraldean antolatu diren zenbait gertakariren irudiak.

Ikuskizun bat kolegioko korralean

 

Maiatzaren 25etik 30era, Délit de Façade konpainiak kolegioen itzulia egin zuen À taille humaine ikuskizuna aurkezteko.

Donapaleuko Amikuze kolegiotik Donibane Lohizuneko Xantako kolegioraino, migratzaileen harreraren gaia aipatu ahal izan zuten artistek, ikastetxeetako korraletan. Hala, ikasleak gai horretaz eztabaidatzera akuilatu zituzten.

Kolegioen itzulia bururatzeko, konpainiak ikuskizunaren emanaldi publikoa egin zuen, Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean antolatu Antzerkiaren Maiatza festibalaren kari.

Irakur konpainiari eta ikuskizunari buruzko informazio guzia gure webgunean, ondoko web-orrietan:

Garaziko gazteen libertimendua

 

Garaziko ikastolak bere Libertimendua aurkeztu du. Euskal Elkargoak antolatu Arte eta Kultura Heziketako proiektu baten karietara, ikasturte osoan egin lanaren emaitza izan da Libertimendua.

Proiektu horren inguruan, ikasleek Libertimendu baten kodeak eta egitura ezagutu ahal izan zituzten, Allande Etxeberrirekin. Gero, beste bi artistek esku hartu zuten: Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko dantzaria den Maialen Eyheramondok eta Jour de Fête konpainiako aktorea den Alaia Berhondek. Hala, talde bakoitzak dantza eta antzerkia praktikatu ahal izan zituen, bukaerako sorkuntza prestatzeko.

Sorkuntza lana aberasteko, ikasleek bi obra ikusi ahal izan zituzten:

  • Euskal Elkargoak kultura-denboraldian programatu Humanimal ikuskizuna
  • Telmo Esnalen Dantza filma

Hona hemen irudi batzuk!