Le Petit Théâtre de Pain konpainiarekin eongladian
Egonaldi bateko ohar liburua
Maiatzaren 10etik 21era, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak Luhusoko Harri Xuri gelan egonaldia egin zuen. Sorkuntza lanaren egunerokoa kontatzeko, ohar liburu ttipi bat eman digute...
Egonaldi bateko ohar liburua
Maiatzaren 10etik 21era, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak Luhusoko Harri Xuri gelan egonaldia egin zuen. Sorkuntza lanaren egunerokoa kontatzeko, ohar liburu ttipi bat eman digute...
Badu orain bi urte Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak gazteriari buruzko sorkuntza bat lantzen duela: MU.e.
Lurraldeko zenbait kolegio eta lizeotan hitz bilketa egonaldiak egin ondoan, Z izeneko lehen obra –mugitzen ari diren gazteentzat osatu ahots performantzia, gazteriaren manifestu poetikoa, hogei ikasle nerabek eremu publikoan eman beharreko ikuskizuna– aurkezteko prest izan behar zen, lehenik, 2020ko Hendaiako Antzerkiaren Maiatzan, eta, gero, udan, lurraldeko zenbait festibaletan. Baina, entseguak egiten ari zirelarik konfinamendua gertatu zen, emanaldiak ezeztatu ziren, eta giza eta arte abentura zoragarri horren etorkizuna baldintzatu zuen.
"Burdina berotan jo behar da".
Ikastetxeetan gazteekin pasa aste guzi hauen ondotik, ez zuten amore eman nahi. Orduan, beste bide bat bilatu behar zen. Hala, hitz bilketatik jalgi poemak lantzen segitu zuten ikasleek, bideokonferentzien bidez. Antzezle gazteen eta haien burasoen motibazioa biziki opari ederra eta bihotz-sustagarri izan ziren.
“Ezer ez da galtzen eta ezer ez da sortzen, dena eraldatu egiten da” dio zientzia aipamenak. Hala, proiektu hura aldatu zen eta emaitza bi objektu artistiko izan ziren: sorkuntzako egunkari bat eta Z bideokliparen errealizazioa.
Bideoklip hura 2020ko udazkenean aurkeztekoa zen, Atalante zineman. COVIDagatik, berriz ere, ezin izan zen egin. Orduan, zinemak berriz irekitzean hedatuko da.
Z proiektuaren gorabeherez aberasturik, eta aktualitatea betetzen duten gazteen mugimenduek inspiraturik, MU.e ikuskizuna idazten hasi dira orain. “Hitza eta gazteria” gaiari buruz gazteek adierazi gogoeten emaitza da MU.e. Abentura berri honetan, Magali Mougel idazleak eta nerabe talde batek parte hartzen dute.
Lanaren bilakaera erakusteko, konpainiak Guillaume Méziaten argazki ederrak partekatzen dizkigu.
Xehetasun gehiago
- Nor da konpainia hori? Informazio gehiago artisten fitxan
- le Petit Théâtre de Pain, Z proiektua aurkezten du focus ttipi batean
- Zer da egonaldi bat? Erantzuna Ikuskizun biziaren hiztegitxoan
- Dr Troll konpainiarekin eleketan
- Artistak eta lurraldea