Bonobo ikuskizunaren inguruko erakusketa Donapaleun

Bonobo ikuskizunaren inguruko erakusketa Donapaleun

 

Urrian Urruñan eta Donibane Garazin aurkeztu BONOBO ikuskizunaren segida gisa, ALFRED komiki egileak 19 jatorrizko marrazki erakutsiko ditu Donapaleuko mediatekan.

 

Fauve d’Or saria irabazi zuen 2014. urtean, hots, Angulemako Nazioarteko Komiki Festibalaren sari gorena. Frantziako komikigintzaren izen handienetarik bat da ALFRED.

 

Bere sortze mundua aberatsa eta eklektikoa da –marrazkiaren, musikaren eta antzerkiaren bidegurutzean–, eta topaketen eta gogaidetasun artistikoen bidez garatzen da.

Alfred artistak talentu ugari ditu; gizon-orkestra, zuzeneko marrazkilaria, musikaria eta ipuin kontalaria da. Sentibera eta intimoa dena aztertzen du.

 

Erakusketa gure lurraldean ikusgai izanen da, Fracas konpainia osatzen duten Alfredek eta Sébastien Capazzak aurkezten duten Bonobo ikuskizunaren biraren denboran. Horren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak artistaren mundu artistikoa ezagutzea proposatzen die ikusleei, edota ikuskizuna ikusi ondoan edo aitzin obraren ulermenean sakontzea.

 

Programazio hori trantsizio ekologikoaren eta energetikoaren logika batean sartzen da ere, artista lurraldean dagoela baliatuz, obrak bere forma guzietan programatzeko eta ahal bezainbat tokiko jenderekin harremanetan jartzeko.

 

Erakusketa urriaren 4tik 18ra iraganen da, Donapaleuko mediatekan.

Erakusketa urriaren 4tik 18ra iraganen da, Donapaleuko mediatekan

 

Ordutegia:

  • asteazkena: 09:00-12:30 eta 14:00-19:00
  • ostirala: 14:00-19:00
  • larunbata: 09:00-13:00