Donapaleuren filma
Donapaleutarrak kausitzea
2021eko irailaren 17tik 24ra, Donapaleun egon zen Hendrick Van der Zee konpainia, herriaren isla izanen zen sorkuntza bakarra prestatzeko.
Aste bateko egonaldian, konpainiak ekintzak eta topaketak antolatu zituen donapaleutarrekin, herriaren nortasuna ezagutzeko eta film baten itxura izanen zuen potreta artistikoa sortzeko.
Proiektu osoa konpainiaren blogean aurkeztu zen.
Filma linean ikusi
Donapaleuko Saint-Louis zinema gelan lau film emanaldi izan ziren, ABIAN!en karietara eta 2021eko udazkenean.
Orain, filma linean ikus daiteke.
Urrunago joateko
Halako proiektu baten nondik norakoak ezagutzeko, artistekin, parte hartzaileekin eta proiektuaren antolatzaileekin bildu zen Kanaldude.
Hona erreportaia:
- BERPIZTU, urte bat!
- Maryse Urruty-rekin topaketa