BERPIZTU, urte bat!

BERPIZTU 2021ean, Euskal Elkargoaren kultura suspertzeko planaren lehen urtearen bilana

 

2020ko abenduan, Euskal Elkargoko hautetsiek BERPIZTU kultura suspertzeko planaren aldeko botoa eman zuten, kultura-eragileek osasun-krisiaren ondorioei buru egin ziezaieten. 2021eko urtarriletik plantan ezarri zen kultura suspertzeko plana, eta 2023 arte iraunen du. Zazpi baliabide ditu: programazio artistikoa, artistak lurraldetik kanpo mugitzea, komunikazio euskarriak sortzen laguntzea, proiektu deialdiak...

Kultura suspertzeko plana urte batez gauzatu ondoan, hona hemen BERPIZTUren laguntzari esker egin ahal izan diren zenbait proiekturen bilana eta irudiak.

Orotara, 2021ean, 228 172,60€ esleitu ziren, Ipar Euskal Herrian (54), Akitania Berrian (23), Frantzian (8) eta Europan (3) eman 57 kontzertutarako eta 31 ikuskizunetarako. 5 konpainiak programatzaileek aurkituriko lekuak bisitatu ahal izan zituzten, beren lanak aurkezteko, han. Gainera, 5 erakusketa aurkeztu dira Elkargoarenak diren lekuetan. Azkenik, 32 komunikazio proiektu lagundu dira, bideoklipak, publizitate iragarkiak eta lurraldeko arte-proiektuen sustatzeko webguneak sortu edo eguneratzeko.

2021erako laguntzak eskatzeko epeak bururatu dira.

Formulario berriak 2022ko otsailaren 15etik goiti argitaratuko dira linean.

 

BERPIZTU iruditan

 

Bideoak:

  • 3. baliabidea: Pale Coal musikaria egin du kontzertu bideoz Atabal gelan
  • 5. baliabidea: La Maison, arte bisualak, webeko egitarau bat proposatzen du bere proiektuari buruz Xiberun
  • 6. baliabidea: Bilakako konpainiak bideo teaser bat filmatu du bere sorkuntza Basaide aurkeztea
  • 6. baliabidea: Ensemble 0 taldeak %50 laguntza errezibitu du bere bideoklipa sortzeko

 

Argazkiak :

  • 3.baliabidean, 31 kontzertu antolatuak izan dira lurraldeko geleetan eta plazetan
  • 5. baliabideak gomitatu die arte bisualako aktoreak 5 erakusketa aurktezteko EHEren eraikineatan

Baliabideak xehe-xeheki