Harri Xuria eskutan
Harri xuria eskutan
Le Petit Théâtre de Pain Luhusoko istoria lurretik ateratzen du
1971 uztailaren 31an, Luhusoko Kaolin lantegiak bere ateak hesten ditu, mende bat erdi-tik hurbil, herri bihotzean izan den aktibitatea geldiaraziz, 51 urte berantago, memoria hortaz zer gelditzen da?
Konpainiaren proiektua aurkikuntza baten ondorioz heldu da. Xanetanian, lehengo Luhusoko epizeri eta edantegi famatuan aurkitzen baitira, zernahi artikulu artoski atxikiak, eta xeheki aipatzen dituztenak 1971-ko uztailaren 31-tik urriaren 9-ra gertatu zirenak.
Gertakari horien aipatzeak gomitatzen gaitu entzutera, begiratzera, hunkitzera, senditzera eta iragan ahantzi hori argitzera lekukotasunen eta orduko gauzen bitartez.
Ibilaldi eta topaketekin beteta asteburu bat eta gero, Le Petit Théâtre de Pain bere proiektua aurkezten du erakusketa batean: argazki, prentsa artikulu, atzo eta egungo lekukotasunak aipatuz.
Xehetasunak
Erakusketa idekia da
- azaroaren 26a arte
- astelehenetik ostiralera
- goizeko 9tik > arratsaldeko 5ak arte
- Luhusoko
- Harri Xuri kulturgelan
- Egonaldi eta kultur ekintzak
- Cette semaine en résidence