Egonaldi eta kultur ekintzak

Elirale konpainiak dantza arazten ditu lurraldeko gazteak

 

Martxoaren 7tik 18rat, Elirale Konpainia Baigorrin instalatu zen egonaldi baten kari Fuga! ikuskizun berria prestatzeko.

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, proiektuak 2 ardatz baditu : ikuskizunaren sorkuntza eta bitartekaritza mementu bat Jean Pujo kolegioko 5. mailako klase batekin zenbait tailerren bidez konpainiaren artistekin.

Martxoaren 17an tailerraren emaitza eta egonaldiaren estreinaldia aurkeztu ziren herriko Xoko Plazan .

Parte hartzaile guztiak eskertu nahi ditugu gaualdira hurbildurik baita ikasleak animaturik.

 

Zirkua Harri Xurin

 

Gaia est une jeune et timide artiste italienne que nous avons rencontré à la salle Harri Xuri de Louhossoa.

 

Invitée à participer à 2 semaines de résidence de recherche dans le cadre du programme européen Travesia, Gaia Panero a traversé les Pyrénées depuis Barcelone pour venir travailler... et chercher. En effet, lors de cette résidence, il n'y a pas d'objectif de création de spectacle ni même de présentation au public, Gaia n'a pour seul objectif que d'expérimenter, chercher de nouvelles matières qui serviront (ou pas) pour un futur projet.

La circassienne venue de Turin débarque à Barcelone pour intégrer la Central del Circ, haut lieu du cirque en Catalogne avant un retour dans son village natal pour devenir professeure dans l'association qui lui aura donné le goût du cirque. C'est en septembre 2020 qu'elle revient en Catalogne pour participer à la création d'un spectacle programmé lors de la Merce, fête incontournable de la capitale catalane.

C'est par l'intermédiaire de la Central del Circ qu'elle découvre l'appel à candidature de la bourse de recherche Travesía - Pyrénées de cirque .

 

Rappelons que Travesia est un projet transfrontalier soutenu et financé par l'Union Européenne qui vise à améliorer l’accompagnement des artistes de cirque, et en particulier les artistes émergents, en créant des liens solidaires avec l’ensemble de la profession sur le territoire pyrénéen.

Eszenografia eta disenua lizeoa

 

2021eko urriaren 21etik 2022ko martxoaren 11ra, Jour de Fête konpainiako Francisco Dussourd artistak eszenografiaren eta ehungintza diseinuaren inguruko transmisio-proiektu bat obratu zuen Cantau lizeoko 20 ikaslerekin.

Konpainiaren ikuskizun berria den Le Message sorkuntzari loturik, Angeluko ikastetxeko DNMADE (arte eta diseinuko diploma nazionala) - Espazio Diseinua saileko ikasleek sorkuntza-tailer batzuetan parte hartu zuten. Proiektuaren bukaeran, Luhuson, dekoratuak eraikitzeko atelerian, talde lana aurkeztu zuten.

Andrée Chedid idazlearen Le Message testua landu ondoan, ikasleek mezu filosofikoak zeramatzaten ehun-pieza anitz irudikatu zituzten.

Tailerretan lan egin zuten, antze tradizional eta garaikideei buruz –brodatzea, jostea, transferrak egitea, inprimatzea eta abar–. Bistan dena, neurri ekologikoak hartu zituzten ehun-piezak ekoizteko.

 

 

Antzerki bat

Proiektuaren azken fasean, taldea Luhusoko Dekoratuak Eraikitzeko Atelerian egon zen. Orduan, Jour de Fête konpainia sortzen ari den ikuskizunaren moldean, Fran Dussourdek proposatutako antzerki gisako bat aurkeztu zuten ikasleek.

Gazteek anitz gauza ezagutu eta ikasi zituzten Franekin. Orain, molde autonomoan jarriko dira harremanetan konpainiarekin, azken honek eremu publikorako antzerkia sortu arte, 2023ko udaberrian.

 

Transmititzea eta ezagutaraztea

Horrelako proiektu baten helburua da antzeak transmititzea eta ikuskizun biziaren lanbideak ezagutaraztea.

Eszenografiaren eta jantzien diseinuaren inguruan artista profesional batekin topo egiteak aukera ematen die ikasleei kultura-sektoreko lanbideak ezagutzeko eta menturaz bokazioak sortzeko.

Azkenik, proiektu mota honek sorkuntza garaikideari eta eremu publikoari buruz irekitzeko ahala ematen die ikasleei. Eta gure lurraldean bizi diren gazte eta artisten arteko harremanak sortzeko parada ematen du ere.