Gazteei zuzendutako belgikar sorkuntza
Aurkezpen kurutzatuak
1970eko hamarkadatik Belgika frankofonoan instituzionalki babestutako gazteendako antzerkiak nazioartean ezagunak dira haien irudimenagatik baita sorkuntzen kalitateagatik.
Denboraldi honetako bi talde artistikoen aurkezpena, hutsezinak !
- Clément Thirion | kosmocompany taldea, lehendabiziko lurralde honetan Norman, c’est comme normal à une lettre près dantza eta antzerki ikusgarriarekin.
- Eta Moquette Production jadanik 2019an etorria Mange tes ronces ikusgarriarekin, eta aurten La méthode du Dr Spongiak itzal antzerkiarekin.
Idazteko gogoa pizten duen musika bat…
Clément Thirion | kosmocompany : Clément Thirion, zuzendari artistikoarekin ttalakan :
Ortzantzaren arrabotsa. Euri ttantten azantza berina jotzen dutelarik. Bestela, musika anbiente asko, espazio kontenplatiboak irekitzen baiditu. Momentu honetan, Evelyn Glennie-ren A Little Prayer entzuten ari naiz etengabe, eta, zalantzarik gabe, etorkizuneko ikuskizun batean sartuko dut. Oraindik ez dakit zein.
Moquette Production : Théodora Ramaekers, antzezle eta zuzendari artistikoarekin ttalakan :
"Auf dem Wasser zu sing" Franz Schubert-ek idatzitako lied-a, irratian pasatzen denean eta amatxik gaueko jantzitan kafea prestatzen duenean.
Inspirazioa pizten duen norbeit…
CT : Björk musikari, kantari eta aktibista...
TR : Selma Lagerlöf suediar idazlea, antzara baten bizkar gainean ibilki.
Asaldatzen duen zentzugabekeri bat…
CT : Hain zuzen ere, zentzugabekeriak berak asaldatzen nau, batez ere pribilegioak mantentzeko helburua duenean eta hori ezkutatu gabeko fede txar osoz. Erotu egiten nau. Mintzo naiz (neo)kolonialismoaz, arrazakeria sistemikoaz, homofobiaz eta transfobiaz, edota prekarioenak pobretzen jarraituz, lanaren eta ahaleginaren kultu jakin baten balioa berreskuratuko delako ideia oso hedatu horretaz, edota ekonomia “zuzenduko” delako ideia horretaz...
TR : Haurren arazoek inportantziarik ez dutela pentsatzea, gazteegi, ttikiegi edota « gaizki » mintzo direlako.
Liège-eko edo Bruselako olata ?
CT : Bruselakoa. Kurruskaria kanpotik, biguna barnean, eta Chantilly krema zalutra batekin gainetik. Harrigarria bada ere, inoiz jan dudan onena ez zegoen Bruselan, ezta Belgikan ere, Frantziako La Baule hirian baizik !
TR : Arina eta azukre koxkorrik gabe, Bruselakoa hautatzen dut. Baina gogokoena dutan zirota Liège-ekoa da, Bruselakorik ez baita.
Bakarrik BAT hautatzekotan : Lur sagar freituak EDO Txirlak ? (mundu hipotetiko batean, honek ez luke eraginik osasun mailan bixtan dena !)
CT : Ostrak !!!!!
TR : PZergatik ez muskuilu freitua ? 250°ko olioan botatzen dugun muskuilua,maionesez estalirik den zpekülooz pintxo baten gainean. Errezeta laister marmiton.be. internet gunean. Ber gunean, aholketzen dizut lur sagar freituekilako opila.