Groupe Noces

  • Dantza

2001az geroztik, Florence Bernad nabarmendu da dantza fisiko, teatral, birtuoso, emozional eta izerditsu baten ordezkari gisa. Publiko guziengana heltzeko atxikimendu kartsua du. Helduendako solasetik haurrendako mundura pasatzeko gaitasun harrigarriak askatasun berezia ematen dio.

Bere sorkuntzek dantza eta testua nahasten dituzte, eta sarritan inguruko artisten alor anitzeko ibilbidearekin aberasten dira. Punky Marie (2015), For love (2018) eta je suis Tigre (2020) ikuskizunetatik, zirkuko mugimendu akrobatikoa eta masta txinatarra ikertzen ditu, eta horiek elkartzen ditu bere koreografia-idazketarekin.

Bere gogo berotzea adierazten da interpreteen tentsio etengabearen bidez, eta fisikotasun iraunkor eta inkarnatuko koreografia-idazketaren bidez.

Florence Bernaden ustez, jokoaren nozioak egokitasuna kausitzen du dantzaren zorroztasunak zizelkatu eta moldatu gorputzetan. Asmatzen dituen pertsonaien bizia sakonki aztertzen du, eta, maiz, hurbiletik hunkitzen du interpretazio hutsaren eta egiazkotasunaren arteko artisten bizipen pertsonala.

Groupe Noces 2001ean sortu zuen, Gypsy Davidekin batera.

Konpainia Lavéruneko Friche Mimin instalatua da, Montpellierren inguruetan.

Konpainiako pertsona guziek –artistek, administratzaileek eta teknikariek– bat egiten dute dantza adierazkor eta eskuzabala sortzeko nahiarekin. Dantza transmititzea eta ikuskizun biziaren lanbide ugariak irakasten hastea dira ere konpainiak betetzen dituen eginkizunetarik batzuk.

2001etik, koreografo eta taula zuzendariak 10 ikuskizun sortu ditu.

Denboraldia