Dantzatzea eta ikastea

Dantzatzea eta ikastea

 

Groupe Noces dantza konpainia aste batez egon zen Kanboko Errobi kolegioan.
Bitartekaritza egonaldian, feminismoari eta patriarkatuaren deseraikitzeari buruzko tailerrak proposatu zizkien gazteei.

Artisten eta ikasleen arteko topaketa hark gogoetatzeko parada eman zien kolegioko ikasleei. Eta Florence Bernad konpainiako zuzendari artistikoari sorkuntzarako mamia eman zion, tailerretan gazteek gai horiei buruz idatzi testuez elikatuko baita.

Gainera, konpainiako dantzariek goiz guziez dantza tailerrak eskaini zizkieten ikasleei, eta azken haiek biziki prezatu zituzten. Kanpoko tenorean, jantegian edo ikasgelan, dantzariek inprobisazio batzuk egin zituzten ere.

Bestalde, erran behar da laugarreneko bi ikastalde bildu zituela proiektuak; bata sail orokorrekoa eta bestea SEGPA sailekoa. Egonaldiak ikasleen arteko adiskidantza azkartzea eta aurreiritziak uxatzea zuen helburu.

Egonaldiaren azken egunean, parte hartzaile guziek emanaldia eskaini zuten kolegioan.