Eliralerekin sortzen

[  ] (c)Olivier Houeix

 

Euskal Hirigune Elkargoak tokiko konpainiak laguntzen ditu beren sorkuntza-prozesuan. Hala, 2023-2024ko denboraldian, 16 talde artistikori ematen die dirulaguntza edota laguntza materiala.

 

Hain zuzen, laguntza horren parte gisa, Elirale-Pantxika Telleria konpainiak egonaldia egin ahal izan zuen urte hastapen honetan, Luhusoko Harri Xuri kultur gelan.

Ikuskizuna

 

MAMU hitzak intsektu handia erran nahi du euskaraz, eta MAMUKA hitzak, aldiz, haurren joko sinple eta erraz bat, anitzen artean egiten dena, adibidez kukutuz eta agertuz.

Bi hitz horien irudimenean oinarriturik, koreografoak eta bi dantzariek, agertokiko bikotearen bidez, gorputz bat osatzen dute, batean erro dena, bestean intsektu, landare edo izaki. Gorputz hura agertzen, desagertzen eta berriz agertzen da. Ikuskizunak perspektiben umorezko joko baten aitzinean ezartzen du ikuslea.

Klima-aldaketaren garaian, EliralE konpainiak nahitara hartu du natura ohoratzeko deliberoa, izadiaren edertasuna eta hauskortasuna aipatzeko, etorkizuneko belaunaldiak materia organiko purura hurbilaraziz.

Poesia eta jostetaren bidez, Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak-en erritmoan, den mendreneko mugimendua aire-dantza eta  udaberrian jalgitzen den irudimenezko jestu bihurtzen da.

Egonaldia: lan egiteko eta partekatzeko tokia

 

Bere ikuskizuna prestatzeko, dantza-konpainiak hainbat egonaldi egin ditu lurraldeko aretoetan.

Obra bat sortzeko artista eta teknikariak biltzen dituzten lan denbora horietan, sorkuntzaren alderdi batzuk aldatzen eta hobetzen dira. Honako irudi hauek Luhuson, Soustonsen eta Biarritzen egin hiru egonaldietako memento batzuk erakusten dituzte.

Harri Xurin egin egonaldian, konpainiak arta berezia eskaini zion argi jokoen sorkuntzari, Javi Ulla teknikariarekin. Halaber, eszenografia, jantziak eta ikuskizunaren azken zatiko soinu-banda ere landu ahal izan zituen. Musika Mika Benet-ek konposatu du, eta egonaldian izan zen, melodiaren ñabardurak fintzeko.

Azkenik, egonaldiek ahala ematen dute konpainiak eta herritarrek elkar kausitzeko, eta, partikularki konpainiak eta lurraldeko ikasleek. Hala, jendeak artistekin hitz egin dezake obrari eta sorkuntza prozesuari buruz beren lantokian eta jendeak konpainiaren obra ikus dezake.

Argazkiak

 

  • Luhusoko Harri Xurin egin egonaldia
  • Soustonseko La Marensine Arte Koreografikoen Zentroan egin egonaldia
  • Malandain Ballet Biarritzeko harrera-estudioan egin aurrerapen-emanaldia, Gare du Midi-ko Gamaritz aretoan – © Olivier Houeix

Ikuskizuna ikusi

 

  • 03.10 - Hendaiako Mendizolan: erreserbak
  • 03.16 - Amorebietako Zornotza Aretoa: erreserbak
  • 04.27 - Iruñako Civivox Mendillori gelan
  • 10.03 > 13 - lurraldeko bira Euskal Hirigune Elkargoarekin 
  • 11.4 eta 11.8 - "Euskal Hitzorduak" festibalan CCN Malandain Ballet Biarritz, Miarritze