Udazken honetan kulturak ez du etenik!

Le spectacle Ma couverture et moi sera filmé pour être diffusé dans les classes du territoire

 

Eskolendako saioak, topaketak eta sorkuntza egonaldiak : Euskal Elkargoak kultura biziartzen du konfinamendu garaian

 

"Osasun krisialdi honetan, funtsezkoa zen kultura arloko ekintzak ahal bezainbat mantentzea. Bai artistei laguntzeko, bai eskolan kultura biziarazteko. Espiritu kritikoa lantzea, besteei buruz irekitasuna erraztea eta ihesbideak sustatzea nehoiz baino funtsezkoagoa da”,

dio Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak.

Sortzen jarraitzea: 7 konpainia egonaldian

 

Euskal Elkargoaren kultura-proiektuaren ildo nagusietarik bat sorkuntzari laguntzea da. Horregatik, urte hondar honetan, 7 konpainia errezibitzen ditu egonaldian; besteak beste, Artedrama Biarritzen, Maite Guevara Luhuson eta Rouge Elea Ziburun. Egonaldi batzuek –bitartekaritza-egonaldiak deiturikoek– herritarrekin topaketak eta elkarrizketak aurreikusten dituzte. Hala, Lagunarte konpainia Donapaleun hartuko dute, ama eskolako ikasgela batean. Eta Midi à l’Ouest konpainiak herritarrekin trukatuko du bideokonferentzia bidez.

 

Lagunarteko egonaldia iruditan.

Eskolan kultura praktikatu eta ezagutzea

 

Eguberrietako oporretara arte, arte eta kultur heziketako 25 proiektu inguru eginen dira eskoletan, ikasgelan jarduera artistiko bat egiteko eta esperientzia horri buruz eztabaidatzeko. Proiektu horien artean, Malandain Ballet Biarritzek Donibane Lohizuneko ikasleekin ekologiaren gaia landuko du. Eta Xalbador kolegioko 83 ikasle generoari buruzko ikuskizun bat idazten hasi dira, antzerkia eta dantza nahasiz, AXUT! konpainia profesionalaren eta Arantxa Lannes dantzariaren laguntzarekin.

 

Stéphane Jaubertie-en tailerrak kolegioetan.

Ikuskizuna ikasgeletara ekartzea

 

Euskal Elkargoak ikuskizun gehienak eskola saioetan eskaintzeko deliberoa hartu du, baina, ardurenean, eskolatik kanpo. Izan ere, osasun egoerak horretara behartu du; halere, eskaerak egin ditu ikuskizunak ikastetxeetan proposatzeko behar diren baimenak lortzeko. Elkargoak bideoak finantzatu ditu ere, eta ikasleei helaraziko dizkie.

Informazio gehiago: