2021eko urte hastapeneko berriak

[  ] (c) Ainhoa Resano - Artedrama

 

Urte berri bat hasi da!
Eta osasun-egoera zalantzazkoa da oraindik; ondorioz, zoritxarrez, ezin dugu ikuskizunen karietara elkartu. Baina, ahal delarik, kultura-jarduera batzuk gertatzen dira.

Egonaldiak

 

Ondoko asteetan, artistek beren sorkuntzak lantzen segituko dute egonaldietan.

 

Urtarrilean:

 

Otsailean

Ikaslendako emanaldiak

 

Osasun-egoera zalantzazkoa izanki, zoritxarrez, urtarrilean programatutako ikuskizunen emanaldi publikoak ezeztatu behar izan dira.Hala ere, ikastetxeek berriz har dezakete parte eskolatik kanpoko jardueretan.

 

Hala, honako ikuskizunen ikasleendako emanaldiak mantenduko dira:

  • Lampedusa Snow (Compagnie des Syrtes), Senperen eta Larzabalen
  • Zapata Berriak (l’Home Dibuixat), Hendaian, Lekornen eta Larzabalen
  • Billy la Nuit, Senperen eta Maulen
  • L’Indien Blanc (l’Antre de Baribal) Lekornen, Urruñan eta Maulen

Bitartekaritza

 

Egonaldi eta ikuskizunetatik kanpo, artistek lurraldearekin harremanetan jarraitzen dute, egoerak horretarako aukera ematen dien bakoitzean. Hala, Arte eta Kultura Heziketako proiektuak gauzatzen dituzte, eskola garaian eta eskolaldi inguruan, baina baita publiko mota desberdinei zuzendutako formakuntza eta sentsibilizazio ekintzak ere. Horixe da, halaber, ikasleei ikuskizun bat ikusten laguntzeko lurraldeko irakasleendako ikuskizunei buruzko formakuntzen kasua.

 

Azkenik, hona hemen 2021eko urte hastapenean gauzatuko diren Arte eta Kultura Heziketako proiektuen bi adibide:

  • Théâtre des Chimères-eko Aurélie Namur-ek gidaturiko gazte antzerki-idazketa tailerrek jarraituko dute, Mugerre, Zuraide eta Donapaleuko eskoletan
  • Malandain Ballet Biarritzek dantzaren eta ekologiaren inguruko tailerrekin jarraituko du, Uztaritzeko eta Donibane Lohizuneko lehen mailako eskoletan