Sorkuntza topaketak Amikuzeko kolegioan

Artistek eta ikasleek trukatu, sortu eta partekatzen dutelarik

 

Txotxongilo jokalari bat, dantzari bat, koreografo bat eta musikari bat elkartu dira mugimenduaren prozesuak txotxongiloen erabileran zer eragin izan dezakeen aztertzeko.

Bere sorkuntza berria prestatzeko, gorputz txotxongiloa praktikatzen duen Graine de Vie konpainiako Laurie Cannac-ek beste mundu batzuk– dantza eta nerabeak – ezagutu eta bere lana haiekin konparatu eta aberastu nahi izan du.

Euskal Elkargoak, orduan, dantza lantzen duen La compagnie des Syrtes konpainiarekin harremanetan jarri zuen, eta bi konpainietako artistei proposatu zien Donapaleuko Amikuze kolegioan elkarrekin lan egitea.

Egonaldian eginen diren tailerretan (egunean 2 oren), Amikuze kolegioko laugarreneko ikastalde bateko ikasleek "animalia totem" bat hautatuko dute eta dantza eta txotxongiloen bidez animalia hura landuko dute. Konpainiek ikastetxe osoa inplikatu nahi dute eta martxoaren 5ean flash mob-a antolatzea proposatzen dute. 

Esperientzia hau proiektu aberatsa da. Izan ere, artistaren ikerketa lana sustatzen du, ikuskizun berria beste konpainia batekin eta beste arte diziplina batekin ontzeko eta nerabeek arte horiek ezagutu eta praktikatzeko ere.

 

Artista eta lurraldeko gazteen arteko topaketa honetako irudiak

 

Egonaldi bukaeran bi konpainiek eta ikasleak aurkeztu dute ikusgarri ttipi bat kolegioentzat, arratsalde bukaeran kolegio osoa flashmob bat egin du Andy Syrtes-eko dantzariarekin.

Informazio gehiago